Opari berritzaileak
Honaino iritsi baldin bazara, litekeena da zure eskuetan opari berretzaile bat izatea. Zaintza egokiekin, landare honek hilabeteak biziraun ditzake saiodiaren barruan. Ondoren, nola iraunarazi eta saioditik noiz atera dezakezun girora molda dadin, azalpen labur bat eskaintzen dizugu.

Mantentze argibideak
Atera ezazu saiodia bilgarritik, kutxa edo txartela batean aurkezten baldin bada. Oso garrantzitsua da saiodiko tapoia EZ kentzea. Jar ezazu landarea toki argitsu batean, baina KONTUZ! inoiz ez dio zuzenean jo behar eguzkiaren argiak (saiodia gehiegi berotuko da landarea kaltetuz).
Saioditik landarea atera eta girora moldaketa egin beharko duzu ondorengo egoeratan:
Landarea sustraitu denean eta zekarren gel guztia agortu duenean.
Landarea sustraitu denean eta saiodiaren tapoia ukitzeraino hazi denean.
Bi egoerak landarea ateratzeko eta girotze moldaketarekin hasteko zantzuak izango dira. Zergatik da hain behar-beharrezkoa landarearen giro moldaketa? Jarraian azalduko dizugu

Girotze moldaketa prozesua
In vitro hazkuntza bitartean, landareak fisiologikoki eta metabolikoki ex vitro (lorontziko landareak) desberdinak dira. Hau gertatzen da saiodi barruan ematen diren baldintza berezietara moldaketaren eraginez. Ex vitro baldintzetara aldatzerakoan (saioditik kanpo), landare hauek giro aldaketa bortitzengatik ondorioak izan ditzakete (hala nola: giro hezetasuna, tenperatura, eta abar), horregatik da beharrezkoa metabolismo anormaltasunak zuzentzeko eta biziraupena ziurtatzeko girotzealdi bat. Girotzealdi hau nahiko aldi sentikorra da landarearentzat, hori dela eta landareaz ex vitro baldintzetan gozatzea nahi bada, ondorengo jarraibideak zehazki betetzea aholkatzen dugu.
Pintzak
Eskularruak
Ontzia
Betadine
Ur distilatua
Beharrezko den materiala:
Landarearen ateratze eta garbiketa
Isur ezazu ontzi batean ur litro bat eta gehitu 2 - 5 tanta Betadine (Povidona iodada). Jar itzazu eskularruak. Atera ezazu kontu handiz landarea saioditik (pintza/matxarda batzuez egin dezakezu) eta murgil ezazu ur distilatuan gelaren arrastoak guztiz kendu arte. Baldin badago, edozein hosto marroi edo hori ere ken dezakezu.
Prozesu hau berriz egin ura aldatuz beharrezkoa bada. Garrantzi handikoa da kimu zein sustraietatik gela egokiro kentzea, gelak azukre kontzentrazio handiak ditu, eta egokiro kentzen ez badira, onddoak, bakterioak edo legamiak ugaritu daitezke landarea usteltzera eramanez.
Substratuaren prestaketa eta ereite lanak
Ongi drainatutako substratua erabili, Sphagnum goroldioz (goroldiorik ezean substratu unibertsala) eta perlitaz 1:1 proportzioan egindako nahasketa. Kupulan edo flaskoan substratu nahasketa sartu eta ur langargailuaz hezetu. Substratu heze egon behar da baina istildu gabe eta ontziaren behealdean urik pilatu barik.
Landarea arretaz sartu prestatutako substratuan eta sustraiak ondo estaliak geratzen direla ziurtatu. Kupula itxi edo flaskoa film gardenez estali.
Baldintzak
- Giro hezetasuna ahalik eta handien izan dadin, kupula/flaskoa 3 – 4 astebetez itxita mantendu beharko da eta toki argitsu batean, baina eguzkia zuzenean jo gabe.
3 – 4 aste igaro ondoren, has gaitezke giro hezetasuna apurka-apurka gutxitzen estalkia gero eta luzeagoak izango diren denboraldiak zabalik edukiz, landareak giro baldintza normaletara egokitu arte. Hasi kupula egunean minutu batez zabalduz eta, gutxika-gutxika, denbora handituz joan.Kontuz! Prozesu honetan ahaztu egiten bazaizu kupula ixtea litekeena da landareak deshidratazio gogor bat nozitzea eta bizkortu ezin izatea.
Landare baten in vitro girotze aldia oso garai sentikorra da eta oso zehatza izan beharko duzu behar bezalakoa izan dadin.
Horrela eginez gero, zure landarez luzaro gozatuko duzu.
Film gardena
Substratu unibertsala edo Sphagnum goroldioa
Ur langargailua
Kupula / flasko
Gurekin harremanetan jartzeko





-ren laguntzaz



